KULTUR EGUNA 2012: BAZKARIRAKO TICKETAK SALGAI!

Kaixo lagunok!

 
Maiatzaren 26an (larunbata) Mamarigako Kultur Etxeak, bere 21. urteurrenean, Kultur Eguna 2012 ospatuko du. B
ertan, giro ona eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoarekin, hamaika ekintza antolatu ditugu: 
 
11:00etan Esnajira auzotik

12:00etan Ikastaroak kalera aterako dira. ADI!, Aurten erakusketak Balejon eta Frontoian izango dira: Puntu gurutzea, txalaparta, perkusioa, sukaldaritza, Informatika, Malabareak, Dantzak...
13:00etan Trikitilariek eta Kultur Etxeko pandero joleek Triki-Poteoa alaituko dute auzoan zehar.
14:30ean Herri Bazkaria Enparantzan: Zikiro jana!!. Aurten gainera Txapelketa eta guzti!!: Zure eguzkitarako txanorik deigarriena/orijinalena ekarri, eta irabazi ezazu Kultur Eguneko 1. Txano Txapelketaren saria!!!

Bazkarirako Txartelak salgai (20€) toki hauetan: Taxka, Luna, Sotera, Armintza, Leizalde, Miriam (Merkatuko tabernan), Herrikon eta Kultur Etxean

18:30ean Kalejira Skandalue elektrotxarangarekin

21:00etan Kontzertuak Enparantzan Governors eta Ze Esatek! taldeekin. 
 
TXOSNA egun osoan irekia egongo da.
Animatu eta parte hartu!! 


 
EZ DUGU ONARTUKO JARRERA SEXISTARIK, HOMOFOBIKORIK EZTA MAKARRARIK ERE!

AUTOGESTIOAREN BIDEZ!!!

ARGIA EMANALDIEKIN JARRAITUKO DUGU MAIATZEAN:

MAIATZAREN 16an 19.30ean ARGIA-EGUZKI EMANALDIAK
ERHAL- KANPORA

SINOPSIA: Mubarak erorialdia eta Egiptoko iraultza
2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun lehenago Tunezen Ben Ali boteretik bota egiten dute eta eraldaketarako atea irekitzen da. Egipton Khaled Said, poliziak eraildako gaztearen elkartasun taldeek gobernuaren aurka elkarretaratzeak deitzen dituzte. Askatasun eta justizia grinak beldurra baino indartsuagoak dira eta mundu guztia astinduko duten erreboltei hasiera emango diete. Ekialde Hurbileko diktadore iraunkorrenetako bat boteretik erori zen 18 egunetako barne kronika.

Ta hauek dira martxan dauden ikastaroak:

- SUKALDARITZA ITALIARRA: OSTIRALETAN 18.00-19.00

- OINARRIZKO INFORMATIKA: ASTEARTETAN 19.30-20.30

- PERKUSIOA: aurreratua: larunbat goizetan0tik: ASTELEHENETAN 18.00-19.30 

TXALAPARTA: aurreratua: OSTIRALETAN 18.30-20.00. 0tik: OSTEGUNETAN 20.00-21.00 (HASIERA URRIAREN 13an)

PANDEROaurreratua: ASTELEHENETAN 19.30-20.30; 0tik: ASTEARTETAN 20.30-21.30 

- DANTZA:  ASTEARTETAN 19.15-20.30  

PUNTU GURUTZE: ASTEAZKENETAN 15.00-16.30 eta 16.30-18.00 

EDOSKITZE TALDEA: ASTELEHENETAN 18.30-20.00  

- MALABAREAK: OSTEGUNETAN 19.00-20.00  

PATCHWORK: OSTEGUNETAN 18.00-20.00

- LINUX: Larunbat goizetan 11.30-13.30 (AZAROAREN 19an HASI DA).

- COSTURA DE SUPERVIVENCIA: OSTIRALETAN 18.00-19.00

- BERTSOLARITZA: ASTELEHENETAN 19.30-20.30 ORAINDIK LEKUA DAGO!

 

 

KUKUTZA IV BADATOR!

KULTUR EGUNA 2011

Mezu honen helburua zuei guztiei eskerrak ematea besterik ez da, aurten inoizko Kultur Eguna jendetsu eta arrakastatsuena egin dugulako. Mila esker bihotzez jasotako laguntzagatik, eta mila esker bidaia honetan nola edo hala bidelagunak izateagatik!!

 

AUTOGESTIOAREN BIDEZ!!!

 

ZER DA KULTUR ETXEA?

PLAYMOBIL ERE KULTUR ETXEAREN ALDE

Mamarigako kultur etxea vs. Kontrol gune

EZIN DA KANPAINA MARTXAN DA!!! ZABALDU

Santurtzin 1672 etxe daude hutsik. Espekulaziorik ez!

1672 etxebizitza hutsik daude 1672 etxebizitza hutsik daude

 

Auzoak lo egiteko toki soilak bihurtu nahi dituzte, auzotarrak auzotarrengandik urrundu nahi dituzte, eta auzoei bizitasuna kendu.

Bizitza sozialik gabeko auzoa hilda dago, eta udala horretaz jakitun izanik, auzotarrei aukera kritikoagoak ematen dizkieten gune autogestionatuen kontra jotzen du etengabe. Babes ditzagun gune askeak! La Kelo gaztetxea eta Mamarigako Kultur Etxea aurrera!

Bisita zenbatzailea
Pages to the People

Mamarigako Kultur Etxea

 Nafarroa Auzunea Z/G

Mamariga (Santurtzi)

BIZKAIA

94 493 78 60

mamarigakokultur@yahoo.es