Urteak dira Kultur Etxeak Auzoari Txokoa zabaldu zionetik. Urte hauetan guztietan denetarik ospatu izan da berton, urtebetetzeak, jaunartzeak, afariak, bazkariak, etab. Urtean zehar bi mila bat
pertsona jasotzen dituen txoko honek oso erabilpen erraza dauka:
- Ordua eskatzeko KULTUR ETXETIK pasa behar da Astelehenetik Ostiralera bitartean.
- Asteburuetan txartel bidez funtzionatzen du Txokoak.
- Ezin da OSTIRAL ARRATSALDEETAN txokoa eskatu.
- Erabiltzaileak txokoa aurkitu behar duen moduan utzi behar du, garbi.
- Txokoak ez du inolako prezio finkorik, bakoitzak nahi eta ahal duena eman dezake (borondatea).