2013-2014 IKASTAROEN MATRIKULA EPEA ZABALIK 15ETIK AURRERA!

Jakingo duzuenez txokoa berritzen aritu gara azken astetan, horregatik matrikulatzeko epea eta ikastaroen hasiera pixkatxo bat atzeratu behar izan dugu, baina hona hemen gure eskaintza.

- MALABAREAK: ostegunetan

- MARRAZKETA: astelehenetan 10.30-12.00

- PATCHWORK: astelehenetan  18.00-20.00

- JOSKINTZA: ostiraletan 18.00-20.00

- PUNTU GURUTZE: asteazkenetan 17.30-19.30

- GAKORRATZA: ostegunetan 18.00-20.00

- SUKALDARITZA: ostiraletan 19.00-21.00

- BERTSOLARITZA: zehazteke*

- EUSKARA HOBETZEN: ostegunetan 18.00-20.00

- PANDERO: asteartetan, 18.30etatik aurrera (3 talde: hasiberriak, aurreratua, beteranoak)

- TXALAPARTA: asteazkenetan 2 talde (19.30-21.00): hasiberriak, aurreratua

- DANTZAK: asteartetan 19.00-21.00

- DANTZA MODERNOA: larunbatetan 17.00-19.00

FORMAKUNTZA IKASTAROAK

Abenduaren 14an eta 15ean


Abenduan formakuntza ikastaro hauek izango ditugu GITE-IPESen eskutik:
- ABENDUAK 14, 19.00-21-00: "Emakumeak komunikabideetan": tailerra eta hausnarketa
- ABENDUAK 15, 19.30-21-00: "Emakumeak eta kontsumismoa": hitzaldi-eztabaida.

Apuntatzeko epea: Abenduak 12


LIBURU AURKEZPENA: Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian

Urriaren 17an 19.30ean

1990eko hamarkadan zehar, milaka euskal gaztek ezezko borobila eman zieten armada espainol eta frantsesari. Ezezko erradikal horrek belaunaldi oso bat goitik behera markatzeaz gain, euskal gizarte osoa zeharkatu zuen, soldaduskarekin amaitzeko gai izan zen mugimendu horrek ejertzitoetara deituak izan ziren gazteak gainditu eta herritar multzo guztiz zabala borrokara biltzeko gaitasuna izan baitzuen. Mugimendu anitz horrengana hurbiltzeko arrazoiak ugariak izan ziren: antimilitarismoa, abertzaletasuna, bakezaletasuna… Liburu honek intsumisioaren baitako ahots eta ikuspegi guzti horiek bildu nahi izan ditu, irakurleak bere ondorio propioak atera ditzan, protagonisten hitzetan ezinbesteko ariketa izango baita hori oraingo eta etorkizuneko borrokei ekiteko

 

Abenduan beteko dira hamar urte Espainiako armadan derrigorrezko soldadutza desagertu zela, hein handi batean intsumisoen mugimenduari esker; Hego Euskal Herrian 10.000 gaztek esan zioten ezetz armadari. Testigantzak, intsumisioaren esperientzia pertsonalak jasotzen ahalegindu da Elizondo. 40 elkarrizketa baino gehiago egin ditu; intsumisoei ez ezik, baita senideei, garaiko epaile eta abokatuei ere. 

Mamarigako Kultur Etxea

Nafarroa Auzunea Z/G

Mamariga (Santurtzi)

BIZKAIA

94 493 78 60

mamarigakokultur@yahoo.es

mamarigakokultur@gmail.com