TXOKOAREN ELKARBIZITZARAKO OHARRAK

ONGI ETORRI KULTUR ETXEKO TXOKORA!!!!


Urteak dira Kultur Etxeak Auzoari Txokoa zabaldu zionetik. Urte hauetan guztietan denetarik ospatu izan da berton: Ikastaroak, urtebetetzeak, jaunartzeak, afariak, bazkariak, etab.

 

Urtean zehar bi mila bat pertsona jasotzen duen Txoko hau, auzoaren laguntzari esker dabil, baina txokoaren jarraipena eta funtzionamendu egokia bermatzeko, arau zehatz batzuk bete behar ditugu. Arau hauek ez baditugu betetzen, gure atzetik datozenak guk eragindako eragozpenak jasan beharko dituzte.

 

Ondorioz eta azkenengo boladan ikusitako jarrera aldaketa dela eta, Txokoaren erabilpenerako “Elkarbizitzarako arauak” garatu ditugu.

 

Txokoa erabiltzea, eta bide batez gure auzokideak errespetatzea oso erraza da. Gainera, Txokoa oharrez beteta dago, irakur itzazu eta egin ezazu eskatzen zaizuna.

 

ERRESERBAK:

 

Edonork erreserba dezake Kultur Etxeko Txokoa, baina erreserbatzeko, ezinbestekoa da Kultur Etxetik pasatzea (Astelehenetik Ostiralera eta 17:30-20:30 bitartean). Ez dugu txokoa erreserbatuko telefono edota email bidez.

 

OSO GARRANTZITSUA: Behin erreserba eginda, ezin baduzu etorri, gurekin jarri zaitez harremanetan erreserba bertan behera uzteko. Txokoa erreserbatuta eta hutsik egoteak, beste auzokide bati txokoa erabiltzeko eskubidea ukatzen dio (Naiz eta kontrakoa pentsatu, zure auzokidearen txokoa erreserbatzeko eskubidea, berdina da). Errespetu kontu bat besterik ez da.

 

Txokoa soilik erreserbatu daiteke, gainontzeko gelak beste ekintza batzuk burutzeko dira. Txokoa erabiltzen zauden bitartean, beste gelatako ekintzak errespeta itzazu. 

 

Astean zehar, Kulturkideak arduratuko gara Kultur Etxea zabalik egoteaz heltzen zareten ordurako. Asteburuetan, berriz, txartel bidez funtzionatzen du Txokoak. Txartelaren funtzionamendua oso erreza da ere:

  • Astebururako erreserba egin baduzu, aurreko astean Kultur Etxetik pasatu beharko zara txartelaren bila.
  • Txartelarekin, esandako taberna batera joan erreserba egunean, eta bertan, Kultur Etxea zabaltzeko giltza emango dizute.
  • Etxea zabaltzen duzunean, eraman giltza taberna berdinera, eta Kultur Etxetik alde egiterakoan, atea itxi.
  • ·Zure ardurapean geratzen da txarleta. Zure betebeharra da ospakizuna bete osteko astean txartela itzultzea. Pentsa, txartela ez itzultzeak, zure auzokide bat utzi dezakela kalean hurrengo asteburuan.

 

ORDUTEGIA:

 

Txokoaren ordutegia errespetatzea, eta bide batez auzokideen lasaitasuna, oso garrantzitsua da guretzat. Hori dela eta hurrengo ordutegia ezarri dugu:

  • Astean zehar: Txokoa zabalik dago astelehenetik ostegunera askarietarako, hau da 17:00etatik 20:30ak bitartean. 20:30etarako, Txokoa hutsik eta garbi egon beharko da
  • Ostiraletan: Sukaldaritza ikastaroa martxan dagoen bitartean, ezin izango da Txokoa erreserbatu. Afari baterako erreserba egin nahi izatekotan, jarri zaitezte gurekin harremanetan.
  • Asteburuan:Asteburuan txokoa egun osoan erabil daiteke: Bazkari, Askari eta Afariak egiteko. Gutxi gora beharako ordutegi hau bete beharko duzue:
    • Bazkarietarako ordutegia: 12:00-19:30 (17:30 askarirako erreserbatuta egotekotan)
    • Askarietarako ordutegia: 17:30-20:30 (00:00 Afarirako erreserbarik ez egotekotan)
    • Afarietarako ordutegia:19:30-02:00 (Askaria aurretik egotekotan, 20:30 etatik aurrera). OSO GARRANTZITSUA: 00:00etatik aurrera ezin da zaratarik egin

GARBIKETA:

 

Txokoa eta Kultur Etxea aurkitu duzun moduan utzi behar duzu, hau da, garbi eta txukun. Kultur Etxea kudeatzeko, lan boluntarioa egiten dugu, ez dugu besteek zikintzen dutena garbitu behar.


Txokotik alde egin aurretik, hurrengo gauzak egin beharko zenituzke:


  • Garbitu zorua: Txokokoa, sarrerakoa eta komunekoa
  • Garbitu txapa
  • Egiazta ezazu ez duzula soberakinik usten hozkailuan zein apaletan
  • Harrikoa egin eta bildu erabilitako ontziak
  • Erabilitako zarama poltsak  jaso eta bota, eta utzi itzazu poltsa berriak  jarrita zakarrontzietan

  

 

Garbiketarako beharrezkoa den material guztia txokoaren ate ondoan dagoen “Garbiketa biltegian” aurkituko duzu. Beti izango duzu beharrezko materiala eskuragarri, beraz ez dago txokoa (edota zikindutako guztia) ez garbitzeko aitzakirik.

 

ETXETIK ALDE EGIN AURRETIK…:


  • Itxi leihoak eta kontraleihoak
  • Erabiltzekotan, berogailuak itzali
  • Txokoa Apaindu baduzu ospakizunerako, guztia jaso eta zegoen moduan utzi
  • Zeozer faltan bota baduzu/apurtuta badago, idatzi ezazu zerrendan.  Ahal dugunean berrituko dugu

 

 

Txokoak ez du inolako prezio finkorik, bakoitzak nahi eta ahal duena eman dezake (borondatea).  Erabiltzearen truke eskatzen zaizuen borondatea txoko bera mantentzeko da, ez dugu txokotik inolako etekinik ateratzen.

 

Arauak betetzen ez badira, txokoa eskatu duena erantzulea izango da. Berriz gertatuz gero, txokoa erabiitzeko eskubidea galduko Iitzateke.


ONDO PASA ETA GOZATU TXOKOAZ!

 

Mamarigako Kultur Etxea

Nafarroa Auzunea Z/G

Mamariga (Santurtzi)

BIZKAIA

94 493 78 60

mamarigakokultur@yahoo.es

mamarigakokultur@gmail.com