ZER DA KULTUR ETXEA?

1989 urtean Mamarigan, ikastetxeko APAk bultzaturik, auzoko elkarte batzuek Kultur Etxea okupatzeko erabakia hartu zuten, udaletxeak Mamarigako auzoa gutxieneko kultur azpiegituraz hornitu zezan.


Hasierako planteamendua udaletxeak Kultur Etxea modu herrikoian gestionatzean zetzan. Beraz, helburu hori lortzeko udaletxearekin negoziatzeko asmoa zuen plataforma bat sortu zen.
Gizarte presio bortitzaren ondorioz, hots, auzoko mobilizazio eta eraikineko bertoko kultur dinamika desberdinen ondorioz, idatzizko dokumentu desberdinetan biltzen diren zenbait akordio lortu ziren. Akordio hauetan udaletxeak Kultur Etxea herri gestioan garatzeko konpromisoaa hartu zuen.
Udaletxeak ez zituen akordioak bete eta pixkanaka hainbat taldez osatutako plataforma desgastatuz joan zen desagertu arte. Horrela urteak igaro ziren.


Urte luze hauetan zehar etxetxo honek mementoaren araberako esperientzia desberdinak jasan izan ditu eta lortu nahi duguna kontuan hartuz, epe laburrerako helburuak markatu egin dira; burutzen diren ekintzen motorea izango den auzoa eraikitzea, ukatzen zaigun herri eta euskal kultura indartuz, betiere kultura desberdin asko elkartzen diren Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko auzo batean bizi garela ahaztu gabe. Oinarrizko helburua herri ekintzak indartzeko auzora irtetea izan da, kulturaren arloan instituzioek eskainitakoaren bide alternatiboa piztuz (EZER EZ izan dena).


Ondorioz, udaleko zabarkeriaren aurrean, Kultur Etxeak udaletxetik urruntzea eta auzoarentzako proposamen kulturalak burutzea erabaki zuen, hau da, autogestioa irizpidetzat hartzea.


Hemendik aurrera Kultur Etxean talde bat sortu zen, alde batetik etxearen beraren funtzionamendua gestionatzeko, eta bestalde, auzoarentzako ekintzak piztu eta proposatzeko.


Gabezia asko zituen eraikinaren azpiegitura hobetzea erabaki zen eta zenbait lan burutu egin ziren: teilatuaren konponketak, instalazio teknikoa aldatu genuen beste bat jarriz, kontzerturik eta antzekorik egiteko behar zen parada ahalbidetzen zuena, ate berriak jarri genituen, iturgintza konponketak: komunak konpontzen eta berritu ziren eta ur-hartze berriak jarri genituen, bulegoa ordenagailu batez hornitu genuen, ikus-entzunezko gela bideo eta diapositiba proiektagailuarekin, herriko taldeak entsaiatzeko musika gela hosgabetua, sarreran baldosak ipini genituen eta txoko bat antolatu genuen auzoko taldeek bazkariak, afariak, urtebetetzeak... egin zitzaten.


Kalean egindako ekintzei dagokienez, Kultur Etxeak finkoak diren ekintza batzuk plazaratu zituen:

-Eki eguna (ekainaren 23an), Kultur Eguna (Maiatzean), Negu Eguna (Abenduaren 23an) eta 

-Karmengo eta Mamarigako jaietan partehartzea (txosna jarriz eta urtean zehar komisioetan parte hartuz). Gainera, sortuz joan diren ekintza guztiak: Euskal Herriko historia ikastaroa, gidari baten laguntzaz Nafarroako leku nabarmenenak bisitatuz; txalaparta, pandero, dantza, gitarra, perkusioa, sexualitate tailerra, argazkilaritza, bertsolaritza, gaita, sozialismo ikastaroa, kontserbagintza, puntu gurutzea... ikastaroak eta urteetan zehar sortuz joan diren beste ekintza batzuk, edota bilera egiteko gelak, eztabaidak...

-Bestalde, Kultur Etxean auzotik bertatik datozen ekimenak jasotzeko prest gaude, Kultur Etxea auzoarena eta auzoarentzako dela ulertzen dugulako.

Hau guztia borondatezko lana egiten dugun pertsonok bultzatu dugu, instituzioek asetzen ez duten gune alternatiboa eskaintzeko. Udaletxeak auzoarekiko oro har eta Kultur Etxearekiko bereziki izan duen jarreran oinarrituko gara. Udaletxe honen eta Kultur Etxearen arteko harremanen birpasaketa:
- Okupazioaren eta auzotik egindako presioen ondorioz, udaletxeak ekintzetarako aurrekontua onartu zuen. Ez zuen bete.

- Urteak igaro ziren laguntza ekonomiko hori itxaroten, Kultur Etxea hiltzen utzi nahi zuten? Xede hori bazuten nahiko gaizki atera zitzaien jokaldia; izan ere, autogestioa izan da une oparo eta bizienak eman dizkiguna. 

- Besteak beste, udaletxearekiko harremanak bertan behera utzita  (lehen PSE, orain PNV), Kultur Etxean ekintza ugari garatu genuen. Erantzuna: desalojatzeko mehatxua aparkalekuen proiektua aurrera eramateko, beranduago ideia hori baztertuko duten arren.

- Kultur Etxea indartsuen dagoenean, udaletxea (Jato), batez ere hauteskundeetan, Kultur Etxearekin harremanetan jartzen da. Ateak edonorentzat irekiak direla eta edonoiz asanbladara etor daitekeela planteatzen zaio. Erantzuna: ez dela haren lanorduetan sartzen. Geroago PNV agintean egonik, gurekin bildu ziren. Haien asmoa Kultur Etxea dagoen tokian beste zerbait eraikitzea. Guk geureari eutsi genion eta aurrera segitzea deliberatu genuen, gure lanean atzera pausorik eman gabe. 

- Kanpoko aldeko zenbait aspektu eskatu eta salatzeko instantziak sartu genizkion udaletxeari: su-itzalgailuak, inguruko eremua: hesiak, argikuntza..., Kultur Etxeko sarrerako eremuan tentsio altuko kableak agerian, garbitasuna orokorrean: paperontziak, sastrakak, zabortegia... Erantzuna: EZER EZ.

- Kultur Etxeak hesiak eta inguruak egokitzeko proiektu baten bidez proposamen bat egin zuen, guk egina baina udaletxeak finantziatua. Erantzuna: EZER EZ.

Udaletxearen jarrera dela eta (argi eta garbi nahita den pasibotasuna), ez dugu ezer sinesten, soilik zein den taldeari buruz duen asmoa: zirikatu gabe desager gaitezen.
Gure ustez “proiektu berri honek” (aurrekoen kiratsa dariona) erraz uzten dizkie gauzak, ez soilik auzo honetako mugimendu kulturala desegiteko, baizik eta gaur egun auzoan dugun indar metaketa ahultzeko ere.
Kultur Etxeko taldeak auzo honi ekarritako gauza positibo guztietan eta proiektu honek ekar litzakeen ondorioetan pentsatzea gustatuko litzaiguke:
- Epealdi batez ekintzen geldiunea, indarren dispertsioan eta talde honen desagerpenean ekar lezakeena.

- Etorkizunari begira proiektuen eragozpena.

- Planteatzen den etorkizuneko Kultur Etxe horrek gizarte mugimenduaren izaera edo oraingo filosofia bera ez izateko arriskua ikusten dugu (auzoari berari darion kultura euskaldun eta partehartzailea).

- Udaletxeak ekonomikoki eta ideologikoki kontrolpean ez dituen proiektuetarako dirurik emango ez duela uste dugu.

- Udaletxeak baiezkoa eman arren, Kultur Etxe berria eraikiko duen zalantzan gaude. Ez dugu sinisten auzoak kudeatutako Kultur Etxea eraikiko luketenik, gainera hau daukagu jada!


Gure historian zehar mesfidatzeko froga nahikorik dugu, azkenekoa 2004ko udaran jaso genuen desalojo mehatxua udaletxearen partetik (baita aurtengoa ere). Baina guk ez dugu etsiko. Auzoarentzat lan egiten jarraituko dugu eta gure filosofia mantenduko dugu. Hau da, autogestioaz bizitzen jarraitzea da gure asmoa. Eta euskal kultura sustatzen jarraituko dugu, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik !


Gora autogestioa! Gora okupazioa!

ZER DA KULTUR ETXEA?

Mamarigako Kultur Etxea

Nafarroa Auzunea Z/G

Mamariga (Santurtzi)

BIZKAIA

94 493 78 60

mamarigakokultur@yahoo.es

mamarigakokultur@gmail.com